XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrese-Igor Zaldua, Pedro Portal

Iragan mendeko pilotaria, Iruran jaio bazen ere, kirolean eta zestan Billabonan egin zen, Yarza, Beloqui, Olaso eta abarrek irakasten zituztenak profitatuz.

Beraz, eta gure bildumari dagokionez, gure plazatik irtendakoen arteko hartuko dugu.

Kirol honetan profesional noiz egin zen zehazki jakiteko daturik gabe, hamasei edo hamazazpi urte zituela, 1882 aldera, egin zela esaten ausartzen gara.

Donostiako ATOCHA izan zitekeen lehen aldiz jokatzen ikusi zuen frontoia.

Eta garai hartan Billabonako pilotarien antzera, Argentinatik, Buenos Aires-eko NACIONAL eta PLAZA EUSKARA frontoietara joandako pilotari taldeak osatzeko eta indartzeko presazko deia jaso zuen.

Montevideoko URUGUAY pilotalekua ere bere ibilbidean egon zitekeen.

Espainiara itzulita, 1893an Madrileko EUSKAL JAI-n jokatu zuen, Bartzelonako BARCELONES frontoia inauguratu eta Valentziako JAI ALAI-n aritua.

1893ko abenduan PARIS frontoiaren inaugurazioan ere jokatu zuen.

Donostiako ATOCHAn 1894ko uztailaren 31an Ble partiduan jokatu zuen profesional bezala, urte berean hiri horretako JAI ALAI-n ere aritu zen.

1984an Bizkaiko DEUSTO, LA AMISTAD eta ABANDO pilotalekuetako partiduetan partaide izan zen.

1895ean Bilboko EUSKALDUNA-ren inaugurazioan ere parte hartu zuen.

Bere bizitza profesionala luzea eta bizia izan zelakoan gaude, hogeita bost urte edo gehiagokoa.

Amaieran Irurara, jaioterrira, itzuli zen, baina ez zuen hautsi Billabonako pilotazaletasun giroarekin, gure herriak gaztaroan eskaini zion aukera beti izan baitzuen kontutan.